XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barkapenak iristeko irabazteko naia ere bearrekoa da; orregatik goizero nai au berritzea on da.

Egin bear da ere barkapenak ematen dituenak eskatzen duena; au da: Jaun-artzea eskatzen duanean Jaun artu; elizan otoitz-egitea eskatzen duanean elizan otoitz-egin, eta abar.

Barkapen osoa irabazteko eskatzen diranak dira: pekatuen aitorpena, Jaun-artzea eta Aita Santuaren gogoen aldez eskatzea, eta zenbait aldiz, lenazkoen gain, elizen batean agertaldiya egitea.

Astero beren okerrak aitortzen dituztenentzat, asteko edozein egunetan barkapen osoa irabazteko, Jainkoaren grazian daudelarik, beste aitorketarik bearrekoa ez da; ez da ere egunero Jaun-artzen dutenentzat, naiz astean bein edo bi aldiz Jauna artu gabe utzi. (Pius X, 14 Febr. 1906).

40, 100 edo 300 eguneko barkapena esaten zaizunean ez dezazula uste izan, barkapen ori irabaziaz, 40, 100 edo 300 egun gutxigo Purgatorioan igaroko dituzula.

Len Elizak pekatuaren zorra lur ontan kenduarazteko, kristaubai eragiñazten zioten penitentzi aundiak, berrogei, eun, edo irurogei egunean, urtebete, zazpi urte edo bizi guzian egitekoak ziran penitentzik; bada len Elizaren naiaz berrogei, eun edo irureun egunetan egindako penitentziz ordaintzen ziran zorrak, gaur ordaintzen ditugu 40, 100, edo 300 eguneko barkapenaz indartutako otoitza esaten degunean.

Barkapenak, irabazten dituztenentzat bakarrik dira.

Bakoitzak, bere nayez, besteai barkapenak ezin eman lezaizkioke.